Nafarroako Gobernuak espetxeko presoen bergizarteratze programak indartuko ditu. Gaur sinatu dute hitzarmena Eduardo Santosek, Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak, eta Angel Luis Perez, Estatuko Espetxeetako idazkari nagusiak.
Hitzarmenari esker, Nafarroako Gobernuko Justiziako Zuzendaritza Nagusiak, Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Nafarroako Zerbitzuaren bitartez, programa zehatzakk martxan jarriko ditu erdi-askatasuneko erregimenean dauden presoentzat eta askatasunaz gabetzen ez duen kondena jaso dutenentzart. Bide honekin Nafarroako Zigor Betearazpenaren Ereduaren ildo estrategikoekin bat egiten du Foru Erkidegoak.
Erdi-askatasuneko edo baldintzapeko askatasuneko erregimenean dauden presoen kasuan, sinatutako hitzarmenak aukera emango dio Nafarroari bertako laguntzak indartzeko Ingurune Irekiko Oinarrizko Esku-hartze Programaren bidez. Horrela, besteak beste, posible izango da hirugarren gradura arteko gradu-progresioak ahalbidetzea, hori orain arte Estatuaren eskumen izan baita.
Zentzu honetan Gobernuak azpimarratu du hainbat ikerketa kriminologikok adierazi dutela "birgizarteratze-maila handiagoak eta, beraz, delituak berriz ere egiteko aukera txikiagoak" daudela "zigorraren zati bat erdiaskatasuneko edo baldintzapeko askatasuneko erregimenetan igaro ondoren askatasunera iristen diren pertsonen artean", eta horrek, beraz, "herritarren segurtasun handiagoa" dakarrela.
Askatasun-gabetzea ez dakarten zigorren kasuan, programak eta tailerrak jarriko dituzte abian, zigortutako jokabidean eragin ahal izan duten gizarte-kausei erantzuteko, delitu-igoera saihesten saiatzeko.