Euskararen irakaskuntza sustatzeko kanpaina jarri du martxan gobernuak

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 13a, 11:42

“Euskera ezagutzearen balio positiboak eta etorkizunekoak sendotzea" du helburu “Euskararekin, gora eta gora beti!” kanpainak.

Hizkuntzek onurak dakartzate. Baita euskarak ere. Hori eman nahi die ezagutzera familiei Nafarroako Gobernuak. Euskeraren eta bere ikasketaren aldeko testuinguru bat sortzea du helburu “Euskararekin, gora eta gora beti!” kanpaina. 

Kanpaina urtarrilaren bigarren hamabostaldian garatuko da eta adin txikiko seme-alabak dituzten familia nafarrengana zuzenduta dago. Euskararen berreskurapen soziala belaunaldi berrien artean gauzatzen ari dela adierazi du Ana Ollo Herritarrekiko harremanetarako kontseilaria. 

Kanpaina legealdi honetako akordio-programaren esparruan kokatzen da, “euskal hiztunen kopurua hedatzea eta euskararen irudia eta ospea hobetzea” helburutzat duen II. Plan estrategikoaren baitan. Euskarabideatik azaldu dutenez, aurki onartuko dute plan estrategikoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!