" Ezin dugu onartu, Nafarroako aurrekontu publikoen laguntza duten egoitzen kudeaketa, paradisu fiskaletan egoitza duten enpresen esku uztea" salatu du Euskalerria Irratian Joseba Ezeolazak, politika sozialetarako CCOO sindikatuko arduradunak, "Etekin ekonomikoak bilatzen dituzten enpresa putreak dira". Ezeolazak, dei berezia egin dio Nafarroako Gobernuari, kontratuen legea eskutan, funts putreak kontzesio publikoetatik at geratu daitezen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!