Epaitegiek COVID-19ari aurre egiteko neurri murriztaileak luzatzea baimendu dute

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 12a, 14:04

Tabernek eta dantzalekuek behintzat, urtarrilaren 31 arte, goizaldeko ordu batean itxi beharko dituzte ateak.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baimena eman du urtarrilaren 31ra arte luzatzeko, koronabirusaren izurriari aurre egiteko neurriak luzatzeko. Modu honetan beste bi astez behintzat, besteak beste, tabernak eta diskotekak goizaldeko ordu batean ixteko eta COVID ziurtagiria egoitzetara, hoteletara edo gimnasioetara zabaltzeko agintzen zuen Foru Agindua indarrean egongo da.

Epaileen arabera "adostutako neurriak oraindik ere beharrezkoak, proportziodunak eta egokiak dira, egoera epidemiologikoa ikusita; izan ere, egoera hori ez da hobetu, eta, gainera, okerrera egin du maila guztietan". Erabakia hartu dute Foru Agintaritzak eskainitako datuak aztertu ondoren.

Auzitegitik adierazi dute "lehenik eta behin, kutsatze kopuruaren hazkundean, dagoeneko nagusi den Omicron aldaerak izan duen aurrerapen azkarraren ondorioz, infekzio aktiboko diagnostiko-proben positibotasun-portzentajea % 52ra" igo dela, eta Nafarroa dela "intzidentzia-tasarik handiena" duen erkidegoa. 

Epaiak jasotzen denez, kutsatzeen gorakada horren ondorioz, lan-gainkarga izan da Osasunbidearen lehen mailako arretako zerbitzuan. Zerbitzu horretan, "ia kasu guztien jarraipena egiten dute, gaitza goiz diagnostikatzeko eta aurre egiteko", baita ospitaleratutako pazienteen aurreko eta ondorengo kontrolari ere, eta horrek "eragina izan du aipatutako zerbitzuan artatzen diren gainerako patologien erantzunean ere", adierazi dute magistratuek.

Era berean, salak nabarmendu du intzidentzia handia "ospitaleetako asistentzia-egoeran" islatzen dela, bai larrialdi-zerbitzuan, bai ospitaleratzeetan, une honetan 3., 4. eta 5. olatuak gainditzen baitituzte ", eta horren eraginez ohe gehiago erabili behar izan dituztela COVID pazienteentzat.

Osasun etxe eta erietxeetan zerbitzua emateko zailtasuna, gainera, larriagotu egin da "birusak osasun-langileengan duen eraginaren ondorioz", eta, horregatik, "aparteko neurriak hartu behar izan dira", hala nola jarduera doitzea infekzioek eragindako isolamendu profesionalen ondoriozko absentziak estaltzeko, baita premiazkotzat jo ez duten jarduera kirurgikoan ere. Argudio hauengatik, besteak beste, baimendu dute beraz epaileek neurri murriztaileak luzatzea. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!