Gobernuak Covid-aren aurkako murrizketak luzatzeko eskatu dio Justizia Auzitegi Nagusiari, eta ez du neurri gehiago hartzea baztertzen

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 11a, 13:24
Santos Indurain, artxiboko irudi batean.

Nafarroako Gobernuak Covid-19aren aurka indarrean dauden neurriak urtarrilaren 14az harago luzatzeko aukera eskatu dio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari, zehazki, hilaren 31ra arte.

Neurri horien artean daude gaueko aisialdia 1:00etatik 6:00etara ixtea, barran kontsumitzea debekatzea edo Covid pasaportearen erabilera zabaltzea.
Santos Indurain Osasun kontseilariak komunikabideei adierazi dienez, neurri horiek "luzatu egin behar dira egoera epidemiologikoa zein osasun-asistentziako sistema osoaren egoera aintzat hartuz”.  

Neurri berriei buruz Indurianek adierazi duenez, "gobernuak monitorizazio eta ebaluazio bat egingo du, oraindik ikusteko baitago Urtezahar gauean eta Errege-egunean izan den elkarrekintza komunitarioaren eta mugikortasunaren eragina".
Kontseilariak azaldu duenez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari bidalitako foru agindua "beti dago irekita beste neurri batzuk hartu ahal izatera”.

 Indurainek aitortu duenez, "egoera epidemiologikoak, duela hamabost egun hartu genituen neurriekin, ez du inflexionatu, eta intzidentzia-zifra izugarri deigarriak eragiten ari da, inoiz ezagutu ez ditugunak, hemen zein Europako gainerako herrialdeetan eta munduko gainerako lekuetan". "Gure erkidegoan, asistentzia-sistemaren mailan izaten ari diren inpaktuak, bai lehen arretan bai ospitaleko arretan, ospitaleratzeak eta ZIUak areagotuko ditu. Koadro larrien ehunekoa beste olatu batzuetan baino txikiagoa bada ere, intzidentzia hain handia denez, koadro larrietan eragina izateak ospitaleratzea eta zainketa intentsiboetako unitateak pixkanaka handitzea dakar, eta ziurrenik heriotzetan ere izango du eragina ", adierazi du.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!