Covid 19ak erietxeetan eragiten duen presioa gora egiten ari da. Atzo 250 lagun zeuden ospitaleraturik koronabirusaren kontura, Eguberriak hasi aurretik baino 106 gehiago. Horietatik 31 zeuden Zainketa Intentsiboetako Unitateetan.
Bestalde, atzo 3.336 positibo atzeman zituzten Nafarroa Garaian, bezperan baino 1.300 gehiago. Eta ikusteko dago Eguberrietako oporren amaierak, ikasleak ikastetxeetara eta langileak lantokietara itzultzeak zer nolako eragina duen egoera pandemikoaren garapenean.