Abeltzaintza eredu estentsiboa defendatu du parlamentuaren gehiengoak

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 10a, 11:57

Caparrosoko behi haztegia.

Haztegi erraldoien aldeko adierazpen instituzionala eraman du parlamentura Navarra Sumak. Testuak ez du gainerako taldeen babesik lortu.

Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeek bat egin dute Navarra Sumaren adierazpen proposamenaren aurrean. Eskuinak errealitatea manipulatzeko helburua duela uste dute, eta tokiko abeltzaintza eta nekazaritza eredu estentsiboaren alde egin dute.

Eskuinak aurkeztutako adierazpenak “gezur asko” biltzen dituela uste du EH Bilduk, ez baita aipatzen etxalde handiek igurumenari eta gizarte eraduari eragiten dioten kalterik. Oso haserre agertu dira, halaber, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrako ordezkariak, eskuinak tokiko abeltzain eta nekazariak alboratu dituela uste dute.

Caparrosoko eredua

Behi haztegi erraldoi bakarra dago, Nafarroan, Caparroson. 5.000 behi baino gehiago daude bertan, buruak gune txikietan pilatuta. Azken ikerketen arabera, nitratoen kutsadura nabarmen handitu da kokatuta dagoen eremuan. Inguruko bizilagunek gertaera horiek egiaztatu dituzte, eta ondo dokumentatuta daude Sepronaren, Foruzaingoaren, Ingurumen Zaindegiaren, GKEen eta Nafarroako Gobernuko teknikarien aktetan eta txostenetan. Marcilla Viva taldeak azterketa zorrotza egin du.

Elkarte ekologistek salatu dutenez, Nafarroako Gobernuak 19 espediente ireki ditu Caparrosoko ustiategian mindak legez kanpo isurtzeagatik.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!