Ospitaletako egoera konplikatzen hasi dela eta neurri murriztaileekin zer egin berraztertu beharko dela ohartarazi du Txibitek

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 10a, 11:57

  • Nafarroako Gobernuak bihar bertan aztertuko du egoera, egun indarrean diren neurriak luzatu edota estutuko dituen erabakitzeko.
  • Azken egunean 25 pertsona ospitaleratu dituzte, horietatik 3 zuzenean Zainketa Intentsiboetako Unitatean.

"Egoera konplikatzen hasi da ospitaletan" azaldu du Maria Txibite presidenteak, "Egungo aldaera horren gogorra izan ez arren, kasu asko izaten ari gara eta azkenean somatzen ari da osasun arloan. Nafarroako presidenteak adierazitakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak luzatu eginen ditu gabon egunetarako indarrean jarritako murrizketak. "Neurriak ezarri genituenean baino egoera okerragoan gaude, beraz aztertu beharko dugu hemendik aurrera ze neurri hartu" ohartarazi du presidenteak."Aste hau erabakiorra izanen da, olatuaren goikaldera iritsi garen ikusi edo ta normaltasunaren itzulerarekin batera, kutsaketak are gehiago hedatzen diren ikusteko" aipatu du Txibitek.

Azken egunean, 2.200 koronbairus kasu atzeman dira Nafarroa osoan. 25 pertsona ospitaleratu eta asteburua izanik soilik bi sendagiri eman ziren. Bi pertsona zendu ziren gaitzarekin edo gaitzaren ondorioz. Gauzak horrela, dagoeneko, 250 pertsona daude ingresatuta, horietatik 31 Zainketa Intentsiboetako Unitatean larri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!