Izquierda-Ezkerraren egitasmoz Lizarrako Ezker Batuko egoitzan pasa den astean izandako erasoa gaitzesteko adierazpen instituzionala onartu du gaur, Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen batzordeak. Aho batez onartu dute gaitzespena.
Geroa Baik elkartasuna adierazi die Lizarrako Ezkerrako militatenteei. EH Bilduko Adolfo Araizen ustez, ez dira onargarriak halako adierazpenak. Ahal Duguko Mikel Builek, berriz, kezka agertu du gorroto diskurtsoen gorakadaren aurrean.
Adierazpenaren arabera, intolerantzia politiko jarrera da agertu ziren pintaketek agertzen dutena. “Gorriak arekara” mezua idatzi zuten erasotzaileek egoitzan, besteak beste. Ez da alderdietako egoitzetan izandako eraso bakarra; hori dela eta, erakunde politikoen aurkako biolentziaren, larderiaren eta mehatxuen erabilera dena gaitzetsi du Nafarroako Parlamentuak.