Hamar urtean %47 hazi da selektibitatea euskaraz egiten duten ikasleen kopurua

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 7a, 11:51

Nafarroako Unibertsitate Publikoa, artxiboko irudi batean.

2011n 663 ikaslek egin zuten unibertsitatean sartzeko hautaproba euskaraz Nafarroa Garaian; eta 2021ean 978 izan ziren, Diario de Noticias egunkariak gaur argitaratu duenez.

Duela hamar urte D ereduko ikasleak %22,7 ziren unibertsitatean sartzeko hautaproban. EgunIaz %26,2 izan ziren.

Horren aitzinean, Nafarroako Unibertsitate Publikoa emeki-emeki euskarazko kredituen eskaintza handitzen ari da. 2018-19 ikasturtean 1.644 ziren, eta ikasturte honetan 1.917 dira, eta NUPen Plan Estrategikoaren arabera asmoa da 2023-24 ikasturtean 2.226ra iristea.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!