Atzo 1.647 positibo atzeman zituzten atzo Nafarroa Garaian, foru gobernuaren webguneko behin-behineko datuen arabera. Beherakada handia da, aurrek hiru egunetan 3.000 positibo baino gehiago izan baitziren.
Itxaropenerako zirrikitua eskaintzen duen beste datu bat, ospitaleko presioarena. Izan ere, atzo 200 lagun zeuden covid 19arekin Nafarroako ospitaleetan, horietako 21 Zainketa Intentsiboetako Unitateetan.