Nafarroa Garaian 200 pertsona baino gehiago daude ospitaleraturik, Covid 19arekin

Euskalerria Irratia 2022ko urt. 5a, 13:09

Nafarroako Ospitale Gunea, artxiboko irudi batean.
  • Osasunbideak 3.616 kutsatu atzeman ditu astearte honetan, 7.684 proba egin ondoren.
  • Hogeitza zapzi ospitaleratze berri izan dira, bat Zainketa Intentsibopetako Unitatean. Beraz, presio ospitalarioa gora egiten ari da. 

Nafarroak egunean 3.000 positibo baino gehiago eman ditu bigarren egunez jarraian. Astearte honetan, Foru Erkidegoak 3.616 kasu positibo berri erregistratu ditu, 7.684 proba egin ondoren, eta horrek %47,1eko positibotasun-tasa utzi du (hala ere, ehuneko hori ez da parametroa, sintomatikoei bakarrik egiten baitzaizkie probak, eta, gainera, aut testen emaitza positiboak gehitu dira).

Atzoko egunean bi heriotza izan ziren eta 27 ospitaleratze berri izan ziren, bat ZIUn. Horrela, 204 pertsona daude ospitaleratuta, 22 zainketa intentsiboetan. Nafarroak hamar egun daramatza egunero koronabirusak eragindako heriotzekin, abenduaren 26tik hogei bat hildako, guztira.

Bestalde, astearte honetan COVID-19aren aurkako 4.479 txerto dosi jarri dira. Foru gobernuaren datuen arabera, Nafarroan 1.241.336 dosi inokulatu dira eta 539.397 pertsonak txerto osoa dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!