Baikortasun faltsua antzeman du ELA sindikatuak, langabeziaren gaineko datuak publiko egiterako orduan. Sindikatuaren ustetan, Gobernuak zifra handiekin, enpleguaren egoeran izan diren atzerapausuak estali nahi ditu. "Euskal Herrian egin diren kontratuen %91k aldi baterakoak dira, prekaritatea da handitu dena azken urtean" azaldu du Saioa Urrizak.