Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak positibo eman du gaur goizean Ligak egindako Covid-19a detektatzeko probetan, gaur 21:00etan Athleticen aurka Sadarren jokatuko den euskal derbiaren atarian.
Entrenatzaileak ez du sintomarik, eta etxean konfinatu da. Aulkian hutsunea utziko du beraz taldeak hiru partida jokatuko dituen aste honetan. Bittor Alkiza biugarren entrenatzaileak beteko du bere tokia.
Bestalde, Iñigo Perez, Chimy Avila, Manu Sanchez eta Barbero jokalariek alta-agiria jaso dute, osasun protokoloa bete eta beharrezko probak gainditu ostean. Darkok baja izaten jarraitzen du koronabirusagatik. Aresok eta Aridanek, gihar arazoekin, ez dute bizkaitarren aurkako partida prestatu. Bi taldeen behin betiko deialdia gaur arratsaldean jakinaraziko da.
Athleticen, Villalibre –lesionatuta dago –, Zarraga, Raul Garcia, Lekue eta Unai Nuñez baja dira, Marcelino entrenatzaileaz gain.