Atzo 1.663 positibo atzeman zituzten Nafarroa Garaian, foru gobernuaren webguneko behin-behineko datuen arabera. Betiere aintzat hartu beharra dago horietan maiz ez direla sartzen herritarrek haien kasa egindako antigeno testetako positiboak. Beraz, behin-betiko kopurua handiagoa izan daiteke.
Bestalde, azken aste honettan 158 positibo atzeman dituzte foru erkidegoko zahar egoitzetan. Aurreko astean 73 izan ziren. Beraz, aste batetik bestera bikoiztu egin dira.
Txertaketari dagokionez, Nafarroa azeleragailua zapaltzen ari da hirugarren dosiarekin. Abenduan %43 gehiago jarri dira aurreko hilean baino. Dagoeneko 206.309 lagunek jaso dute berrindartze dosia.