Kutsatuen maximo berria, hiru hildako eta ospitaleetako presioaren handitzea eragin ditu koronabirusak

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 31a, 12:29

Urteko azken-aurreko egunak marka berri bat utzi du eta lau egunetan aurreko asteko koronabirus positibo kopurua  nabarmen gainditu du Nafarroak. Ospitaleetan geroz eta gaixo gehiago uzten ari da gaitza. 

Nafarroak beste egun batez gainditu du pandemia hasi zenetik egunez egun erregistratutako COVID-19 kasu positiboen maximoa. Ostegun honetan 3.791 gaixo berri atzeman zituzten Foru Erkidegoan 9.370 proba egin ondoren. Horrek esan nahi du positibotasun-tasa %40,5ekoa dela. Gainera, hiru hildako izan dira 2020an eztanda egin zuen gaitzaren eraginez.

Bezperan zenbatutako 3.693 kasuekin alderatuta 100 kasu inguruko igoera izan zen atzo. Astelehenetik ostegunera bitarte 13.282 kasu zenbatu dituzte Nafarroan, hau da aurreko aste osoan baino 400 gaixo inguru gehiago, aste erdian. 

17 gaixo ospitaleratu zituzten atzokoan, eta 12k sendagiria jaso zuten. Balantze honekin 163 gaixo daude erietxeetan, bezperan baino bost gehiago, eta paziente bat gehiago ZIUn sartu da, eta 26 dira une onetan Zainketa Intentsiboko Unitateetan. 

Gaitzaren sintoma arinak duten edo sintomarik ez duten COVID-19ak eragindako positiboen kasuan,  zazpi eguneko berrogeialdia ostegun honetatik aurrera hasi dira aplikatzen, eta baina atzo aurretik atzemandako gaixoek 10 egunez egon beharko dute itxita. 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!