Urte amaiera eta hasierarako 1:00ean itxiaraziko du Nafarroak ostalaritza

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 27a, 14:09

COVID-19aren hedapenari aurre egiteko prebentzio neurriak eguneratzeko baimena eskatu die epaileei

Ostalaritza establezimenduak, sozietateak eta peñak 01:00etatik 6:00etara ixtea, COVID ziurtagiria egoitzetara, hoteletara edo gimnasioetara hedatzea jasotzen du foru agindu berriak, eta Nafarroako Auzitegi Nagusiaren oniritzia duenean jarriko dute indarrean, urtarrilaren 14ra arte. 

Osasun kontseilariaren 63/2021 Foru Agindu berria, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari bidali dio Gobernuak astelehen honetan. Aurretik zehaztutako neurriez gain, mahaietan eserita kontsumitu beharko da, gehienez ere 10 lagun eseri ahal izango dira mahai inguruan, eta gizarte, kultura eta kirol ekitaldi espezifikoak eta Gabonetako jarduerak bestela arautuko ditu Foru Agintaritzak.  Kabalkadek, esaterako, osasun departamentuaren baimen berezia beharko dute.

Gainera barran ezin izango da kontsumitu. 

Foru agindu berriak COVID ziurtagiria egoitza, hotel edo gimnasioetara zabaltzea ere jasotzen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!