Pandemiaren eraginez hainbat langileri ezarritako Aldi Baterako Lan Erregulazio Espedienteen eraginez izandako diru-sarreren murrizketari aurre egiteko diru-laguntzak eskatzeko epea luzatu du Giza Eskubideen departamentuak.
2020ko errenta urtean 25.000 eurotik gorakoa ez izatea eskatuko dute, banakako aitorpenetan, edo 45.000tik gorakoa familia-aitorpenetan.
Gainera, zehaztu dute, beharrezkoa da langabezia kobratu izana aldi baterako lan-erregulazioagatik 2021eko edozein unetan eta Nafarroan izan behar da zerga-egoitza. Gainera onuradunek ez dute zorrik izan behar Foru Ogasunarekin zein Gizarte Segurantzarekin.