Omikron aldaeraren agerpenak Nafarroan pandemian kutsatze gehien izan dituen astea utzi du, 10.000 inguru, oinarrizko osasun-arreta zuzenean kolpatuz, eta oraingoz egonkor mantentzen den ospitale-presioan izan dezakeen eraginaren zain dira adituak. Adierazle honek momentuz ez du igoera handirik jasan.
Atzokoan 1.097 gaixo zenbatu zituzten, larunbatean baino 99 gutxiago. Ilara luzeak izan dira San Martin osasun-etxearen kanpoaldean asteburuan eta egoeraren aurrean Osasunbidetik eskatu dute "sintoma arinak izatekotan larrialdietara ez jotzeko". Ohartarazi dute "oinarrizko osasun-arreta saturazio egoeratik gertu" dagoela.
Azken datuen arabera (eguneraketaren zain), 142 pertsona daude ospitaleratuta COVID-19agatik, 16 gehiago astebetean, horietatik 28 ZIUn, aurreko astean baino 5 gehiago.
Egoera honetan, Nafarroak eta mugakide diren erkidegoek aste honetan barran kontsumitzea debekatzeko eta ostalaritzaren itxiera 1.00 ordura aurreratzeko agindua emateko asmoa adierazi dute. Foru Erkidegoan, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak bermatu beharko ditu horiek.