Gau luzearen aurretik Olentzero Irrintzi Dorrean izan da

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 24a, 13:20

Haurrekin zuzenean hitz egin du eta opariak utzi dizkie prest Euskalerria Irratiaren egoitzan heldu den astean har ditzaten.

Olentzerok ez dio hutsik egin urteroko hitzorduari. Beti ibiltzen da lanpetuta abenduaren 24an baina beti lortzen du tarte bat Euskalerria Irratira hurbiltzeko. Aurten bigarren urtez Irrintzi Dorreko estudioan izan da goizean dei zaparrada jasotzen. 

Zorionekoa izan da ikazkina izan ere 40 bat haurrekin hitz egiteko aukera izan du. Hala ere, penaz gelditu da izan ere ezin izan du saioaren bi orduetan zehar deitu duten neska mutil guztiekin hitz egiterik izan, baina gero tartea hartu du haietako batzuk bere telefono pertsonaletik zoriontzeko.

Nola edo hala gaur Iruñerriko, Nafarroako eta Euskal Herriko txoko guztietan izanen da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!