Landabenen heldu den urtean 304.664 auto ekoiztea aurrekusten dute

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 24a, 10:18

Volkwagenen Iruñeko plantako zuzendaritzak eta UGT eta CCOO sindikatuek adostu dute heldu den urteko egutegia. 

Nafarroako Volkswagenek 304.664 ibligailuren ekoizpena aurreikusi du 2022rako eta 216 egunez irekiko dute fabrika adostutako behin-behineko egutegiaren arabera.

Zuzendaritzak eta UGT eta CCOO sindikatuek hitzartu dute egutegi hori eta gainontzeko sindikatuek (ELA, LAB, CGT y CCP) ez dute horren alde egin. Argitaratutako akordioan ez dute zehaztu zenbat auto izango diren Polo, T-Cross zeinTaigo motakoak.

Aurreikuspenak 2021ean baino 74.000 auto inguru ekoiztea aurreikusten du. VW Nafarroaren 2022rako egutegiak 215 eguneko lanaldi indibiduala eta norberaren aukerako egun bat ezarri ditu. Egun horien barruan, lan egingo ez litzatekeen industriako zazpi jardunaldi (urtarrilaren 3tik  5era, uztailaren 4tik 5era (asteartea), abuztuaren 19a eta abenduaren 7a sartzen dira, eta sei lehiakortasuneko egun, erdieroalerik ez dagoenean ez ekoizteko erabil daitezkeenak.

Horrela, oraingoz, egutegi honen bidez, enpresak pieza eskasen aurrean gerta daitezkeen behartutako itxierak saihestu nahi ditu, modu horretan aldi baterako lan-erregulazioko espedienterik aplikatu gabe. Hala ere, sei egun horiek agortzen baditu, ERTE direlakoak aplikatu beharko ditu enpresak. 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!