Nafarroako Estatistika Institutuak Gizarte eta Bizi Baldintzen gaineko Inkesta-ren datuak eta ondorioak argitaratu ditu. Bertan hiru gogoeta nagusi azpimarratzen ditu: batetik, Nafarroako herritarrak iaz, "iraganean bezain pozik" ez zeudela; bestetik, adinekoak gazteak baino ezkorragoak direla etorkizunarekiko; azkenik, emakumeak gizonak baino hobe baloratzen zutela 2020an euren bizitza, baita iraganekoa ere, eta etorkizunarekiko baikorragoak zirela gizonak baino.
Txosten honetan "Nafarroako biztanleek gaur egun, iraganean eta etorkizunerako dituzten itxaropenak" islatu nahi dituzte.
Orokorrean herritarrak okerrago baloratu dute orainaldia iragana eta etorkizuna baino. 2019an aldiz iraganarekiko ezkorragoak ziren eta nabarmen hobe baloratzen zituzten etorkizuneko itxaropenak. Hala ere 2020an iragana eta oraina 2019an baino hobe baloratu dituzte Nafarroako emakume eta gizonek.
Etorkizunari begira aldiz, iaz aurreko urtean baino ezkorrago bilakatu ziren herritarren iritziak, ziurrenik pandemiaren eraginez.
2019an, egin ziren balorazioetan aldea txikia zen gizonen eta emakumeen artean. Hala ere, 2020an emakumeak gizonak baino gusturago zeuden euren bizitzarekin.
Txosten estatistikoak islatzen du "gazteenek oso positiboki baloratzen dutela etorkizunera begira duten bizi-gogobetetzea (8,0 2019an eta 8,4 2020an), eta adinekoek, berriz, okerren puntuatzen dutena da (7,0 2019an eta 6,3 2020an)".
Egoera ekonomikoa eta herritarren osasunaren pertseptzioa ere aztergai izan dira inkesta honetan. Hor besteak beste honakoa nabarmentzen du Nafarroako Estatistika Institutuak: "zenbat eta handiagoa izan norberak hautemandako osasuna, orduan eta handiagoa da bizigogobetetasunaren
balorazioa, eta, era berean, zoriontasun-neurri hori areagotu egiten da iraganetik etorkizunera begiratuz gero".
Txosten osoa hemen kontsulta daiteke:
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!