Omikron aldaera dagoeneko kasu guztien erdia baino gehiago da Nafarroa Garaian, atzora arte zehazki %52. 1.532 positibo horiek asteazkenekoak dira. Oraindik ez dira argitaratu egun horretako ospitaleratze datuak. Asteartean, zazpi lagun erietxeratu zituzten, bi sartu zituzten ZIUetan, eta bi lagun zendu ziren koronabirusarekin.