Txibitek ez du baztertzen datorren astean ordutegi eta edukiera mugak ezartzea

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 23a, 07:40
Txibite lehendakaria, artxiboko irudi batean.


Lehendakariak oraingoz musukoaren erabilera derrigortuko du eta covid ziurtagiria eskatuko du kiroldegietan zein tabernetan.

Maria Txibite Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakariak Presidenteen Biltzarrean iragarri duenez, bere gobernuak espazio eta egoera gehiagotara zabalduko du covid ziurtagiriaren eskakizuna, eta halaber baztertu egin du mugikortasuna murrizteko neurriak hartzea. DIario de Noticias egunkariaren arabera, halaber ez dut baztertzen datorren astean ordutegi eta edukiera mugak ezartzea. 

Gainera, azpimarratu du beharrezkoa dela txertoa bizkortzea, bai hirugarren dosiari dagokionez, bai 5 eta 11 urte bitarteko adin-taldeari dagokionez; izan ere, talde hori txertagarria den biztanleriari gehitu zaio eta % 15etik gorakoa da lehen dosi batekin. Ildo horretan, iragarri du Nafarroan aste honetan lortuko dela urtea amaitu baino lehen 60 urtetik gorakoen % 80ri indartze-dosia jartzeko helburua, eta azaldu du 50-59 urte bitarteko taldearentzako hitzordua ireki dela.

Era berean, presidenteak adierazi du autonomia-erkidegoek aparteko funts gehiago izatea garrantzitsua dela, 2022an pandemiaren esparruan zerbitzu publikoak indartzea beharrezkoa izango baita, bereziki lehen mailako arreta.

Txibitek egoera egunez egun monitorizatzen jarraitzeko eskatu du, eta ez ditu baztertu ordutegiei eta edukierei lotutako beste neurri batzuk, egoera epidemiologikoak hala eskatzen badu.

Gobernuburuak adierazi du, halaber, adostasuna balio garrantzitsua dela eta herritarrek mezu argiak eta akordioak behar dituztela, pandemia edozein eztabaida politikotatik ateratzeko. "Herritarrak txertaketari eta gomendioak betetzeari erantzuten ari dira gehienbat, baina neke pandemikoak ere eragiten die, eta, horregatik, garrantzitsua da erabakietan koherenteak izatea eta interes politikoengatiko neurriekiko atxikimendua arriskuan ez jartzea, pandemiari aurre egitea den iraupen-lasterketa honekin zerikusirik ez dutelako", esan du.


 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!