Nafarroan Espainiako Armada arakatze eta txertatze lanetan ariko da

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 22a, 18:14

Berriz ere kalean musukoa jantzita ibili beharko dira herritarrak une oro eta Espainiako armadako militarrak txertatze zein arakatze lanetara bideratuko dituzte.

Erkidegoetako presidenteek Espainiar Estatuko Pedro Sanchez presidentearekin izandako bilera amaituta, azken honek Ministro Kontseiluaren bilera deituko duela iragarri dute, tartean hainbat erkidegotako agintariek eskatutako musukoaren derrigortasuna ezartzeko. 

Maskarei buruzko Osasun Ministerioaren dekretua onartzeko, Gobernuak jakinarazi du Sanchezek Ministroen Kontseiluaren ezohiko bilera deitu duela biharko, eta monografikoa izango dela. Bilera hori, hasiera batean, urteko azken-aurrekoa izango da. Gainera gaurko bilera telematikoan adostu dute olatuak iraun bitartean aldika bilera gehiago egitea lurraldeetako presidente eta Sanchezen artean.

Kanpoaldean musukoen derrigortasuna ezartzeaz gain, Sanchezek beste neurri batzuk aurreratu ditu, hala nola Espainiako Armadaren kideak txertaketa eta arakatze lanetara bideratzea, eta Osasun Sare Militarreko ospitaleak eskuragarri jartzea.

Era berean, txertaketa-prozesua areagotzea eta bizkortzea aurreikusten da, datozen hilabeteetarako helburu zehatz batzuekin. Gainera honakoak ere adostu dituzte: osasun-langile erretiratuak eta aurre-erretiratuak kontratatzea, lehen mailako eta komunitateko arretako ekintza-plan bat garatzea eta aldi baterako baimenak ematea farmazietan erabilera profesionaleko antigenoen test jakin batzuk saltzeko, herritar guztien eskura egon daitezen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!