Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak ukatu egin du egoitzetan sartzeko Covid ziurtagiria eskatzea, Foru Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilaritzak aginpiderik ez duelako. Hala ebatzi dute magistratuek.
Epaileek neurriaren proportzionaltasuna eta horrek oinarrizko eskubideetan izan dezakeen eragina ez dute aztertu, uste baitute erabaki hori Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariak baino ezin duela dekretatu.
65 orrialdeko autuari helegitea jarri diezaioke Gobernuak.