1.000tik gora positibo, pandemia osoan lehendabizikoz

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 22a, 07:22

Atzo 1.093 positibo atzeman zituzten Nafarroa Garaian, Nafarroako Gobernuaren behin-behineko datuen arabera. Pandemia hasi zenetik, egun bakarrean atzemandako positibo kopururik altuena da. Datua ponderatzeko tenorean, ezin ahantzi azken bi asteotan metaturiko intzidentzia ikaragarri igo den arren ospitaleetako presioa, oraingoz, ez dela aldatu.

Javier Remirez presidenteordeak asteazken honetan jakinarazi duenez, omikron aldaerak positiboen gehiengoa eragiten du dagoeneko Nafarroan, aurreko astean detektatutako kutsatze berrien % 52 baitira.

Remirezek gogorarazi du bigarren olatuan, duela urtebete, 427 pertsona ospitaleraturik zeudela, kutsatu kopuru nabaremn murritzagoarekin, eta orain 127 daudela ospitaleratuta, orduan baino 300 gutxiago.

Nafarroako Gobernuko bozeramaileak adierazi duenez, Covid-19aren aurkako araudia eta gomendioak betez, "jarduera sozial eta familiar bizia mantendu daitezke".

 

Espainiako Gobernuak gaur arratsaldean bilera eginen du erkidegoekin. Zenbait hedabidek Sanchezen exekutiboak gailur horretara eramanen ei duen agiria filtratu dute. Idazkiak finkatzen dituen irizpideen arabera, Nafarroa 4. Alerta mailan legoke, eta taberna barrualdeak itxi beharko lituzke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!