Datuen Zientziako eta Bioteknologiako Gradu Bikoitza eskainiko du NUPek

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 21a, 13:17

2022-2023 ikasturte berrirako eskaintzaren berri eman du Unibertsitate Publikoak eta iragarri du 81 ikasle gehiago hartzeko zabalduko duela plaza kopurua. 

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikasteka eta plaza eskaintzak zabalduko ditu. Gaur iragarri dute Datuen Zientziako eta Bioteknologiako Gradu Bikoitza eskainiko dutela eta gainera ikasle berrientzako 81 plaza gehiago eskainiko dituztela. Modu honetan ikasketa lerroen eskaintza honakoa izango da helduden ikasturtetik aurrera: 25 graduen eta 7 gradu bikoitz. 

Gaur egun "datu masiboen analisia eta datu-meatzaritza diziplina horretarako oso tresna erabilgarriak direla jakinik" erabaki du Unibertsitateak ikasketa gradu hori eskaintzea. 10 ikaslek izanen dute aukera lehendabiziko urtean matrikulatzeko eta bost urte eta erdian amaituko dituzte ikasketak. 

Honako ikasketa eskaintzan handituko du NUPek plaza kopurua: EAZ Gradua (160 ikaspostu izatetik 168 izatera pasatuko da), Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua (110etik 115era), Industria Teknologien Ingeniaritzako Graduaren nazioarteko programa (40tik 45era), Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradua (85etik 91ra), Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua (135etik 148ra), Gizarte Laneko Gradua (110etik 121era), Zuzenbideko Gradua (90etik 98ra), EAZko eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza (25etik 30era), EAZko eta Ekonomiako Gradu Bikoitzaren nazioarteko programa (25etik 27ra) eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradu Bikoitza (25etik 33ra).

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!