UGT, CCOO eta patronalaren finantziazio publikoaren itzulera salatu du ELAk, parlamentuaren aitzinean

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 21a, 13:24

GAurko protetsako une bat. (Argazkia: Haritz Pascual)

ELAk parodia egin du Parlamentuaren aurrean 2022ko Aurrekontua onartzeko bi egun falta direnean, "aurrekontuak behar sozialak ase gabe jarraitzen dutela eta politika fiskal eskasa eta bidegabea izaten jarraitzen dugula salatzeko, UPN atera eta 6 urtera". Sindikatuak prentsa ohar baten bidez kritikatu du aurrekontua onartuko dutenen apustua dela "UGT, CCOO eta CENen finantzaketa publikoa berreskuratzea, osasuna, hezkuntza edo zainketa-sistema indartzearen alde egin beharrean".

ELAk parodia baten bidez salatu du Nafarroako Parlamentuaren aurrean "abenduaren 23an PSNk, Geroa Baik, Podemosek eta EH Bilduk 2022ko Aurrekontua aurrera ateratzen dutenean eta zerga-politika eskasa eta bidegabea aldatu gabe jarraitzen denean, enpresen, elite ekonomikoen, lobby erlijiosoen eta CEN, UGT eta CCOOren interesek jarraituko dutela onuradun izaten". Sokatira irudikatuz salatu nahi izan dute "gobernuak interes horiek saritzen jarraitzea" erabaki duela, "osasuna eta hezkuntza publikoa indartzearen, aldi baterako enplegu publikoa kontsolidatzearen, Errenta Bermatua indartzearen, azpikontratazioak iraultzearen edo zaintzarako sistema publiko eta doakoa sortzearen alde egin beharrean".

Sindikatu independentistaren aburuz, "2022an panorama beltza izango da langile klasearentzat, gizarte-premiei erantzuten ez dien aurrekontu bat onartuko delako". Prentsa oharrean azaldu dutenez, aurrekontua zorrak eta itzaleko bidesariak mugatutakoa da, "Europako funtsak jasotzen dituena pentsioen murrizketen eta lan-erreforma bat egiteko baldintzapean". Halaber, "UGT, CCOO eta CENen funts publikoen bidezko finantzaketa berreskuratzen da, eta Miguel Sanzen eta Yolanda Barcinaren garaietatik ez zen horrelakorik gertatzen".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!