COVID-19

Zahar egoitzetan covid ziurtagiria eskatuko dute Gabonetan

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 21a, 10:51

Iruñeko Amavir Oblatas Zahar Etxea (Argzkia: Amavir)

Gobernua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren onespenaren zain dago, neurria ezartzeko.

Joan den abenduaren 2an, Carmen Maeztu Gizarte Eskubideen sailburuak jakinarazi zuen covid ziurtagiria ezartzea aztertzen ari zirela egoitzetan, birusarekiko bereziki kalteberak diren biztanleak dituzten lekuetan, nahiz eta hirugarren dosiarekin blindatu diren. Orduan, Maeztuk aurreratu zuen zentro horietako bisitariek ziurtagiria erakutsi behar izateko aukera aztertzen ari zirela. Hau da, covid pasaportea aurkeztu beharko dute hiru modalitateren batean: txertaketa osoa, PCR negatiboa azken 48 orduetan edo koronabirusa gainditu izana azken 6 hilabeteetan.

Halaber, Nafarroako Gobernua covid pasaportea beste eremu batzuetara zabaltzea aztertzen ari da. Maria Txibite Nafarroako presidenteak ostegunean aurreratu zuen baloratzen ari direla "espazio gehiagotara zabaltzeko aukera, hala nola kirol-espazioetara, gimnasioetara, kiroldegietara edo bestelako espazioetan masiboak izan daitezkeen ekitaldietara". "Ikusiko dugu, beste autonomia erkidego batzuk ere erabiltzen ari dira", azaldu zuen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!