Mugikortasuna

Auto-elektrikoak kargatzeko guneen kokapena emango du webgune batek

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 20a, 13:13

Karga-guneen kokapenari buruzko informazioa emateaz gain, atariak Nafarroako Plan Energetikoaren jarraipena egiteko bisore bat eta Foru Erkidegoan kokatutako energia ekoizteko iturriei buruzko informazioa ematen du. 

Trantsizio-energetikoaren plana ardatz duen webgunea aurkeztu du Nafarroako Gobernuak. Mikel Irujo kontseilariak Foru Erkidegoko Plan Energetikoaren karietara emandako urrats berria aurkeztu du. Atari berriak, besteak beste, auto elektrikoak kargatzeko guneen kokapenaren berri emango du.

Bertan ere, Nafarroako energia-fluxuak erakusten dira, ekoizpenetik kontsumoraino, 2011tik serie historiko batekin, eta horrek Foru Erkidegoa aitzindari bihurtzen du horrelako datuak emateko orduan.

Ekonomia eta Enpresa Garapenerako kontseilariak aurkezpenean nabarmendu duenez, atari hau "gardentasun-ariketa bat da", eta "energia herritarrei hurbiltzea du helburu". Gainera, adierazi du "herritarrek aktiboki parte hartu behar dutela trantsizio energetikoan", eta horregatik dela "garrantzitsua erakundeok datu horiek modu ulergarrian ematea".

Atariak datuak bistaratzeko teknologia bat erabiltzen du, eta, horri esker, erabiltzaileak informazio guztia iragazi dezake hainbat hautatzaileren bidez; horrek esan nahi du datuen analisia ulergarriagoa dela. Lursarea-NASUVINSA Lurraldearen eta Iraunkortasunaren Nafarroako Agentziak garatu du, Ekonomiaren eta Enpresen Garapeneko Departamentuak eskatuta.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!