Itziar Gomez: "Landa eremuan hondamendia ekarri du uholdeak; alkatxofak, kardoa eta brokolia galdu dira"

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 17a, 12:12

Urak bere bidera itzuli direnean uholdeen kalteak neurtzeko ordua da. Erriberan landa eremuak eraman du kolperik handiena. Euskalerria Irratian, Itziar Gomez kontseilariak, neguko barazkietan izanen diren galerak azpimarratu zituen.

"Hondamendia eta tristura, nekazal azpiegiturak erabat suntsituta daude" azaldu du Itziar Gomez kontseilariak, 12.000 hektarea inguru daude kaltetuta eta neguko barazkien kanpaina erabat galdutzat ematen du landa eremuko gobernuko arduradunak.

Etorkizunerako, ibaien gaineko hausnarketara dei egin du Gomezek, ez soilik ibilguen garbiketaz, baita ibaien inguruetako azpiegitura, eraikin eta ustiategietaz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!