COVID-19

COVID-19 ziurtagiria eskuratzeko sistema berria jarri du martxan Gobernuak

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 16a, 18:02

Nafarroako Gobernuak internet bidezko sistema martxan jarri du, inongo ekintza presentzialik gabe COVID Pasaportea lortu ahal izateko.

Ostiraletik aurrera herritarrek ez dute tramite presentzialik egin behar izango COVID-19aren agiria edo pasaportea eskuratzeko. Izan ere Nafarroako Gobernuak, Osasun Departamentuaren eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko departamentuaren lankidetzaren bidez, ziurtagiria online lortzeko sistema bat gaitu du.

Sistema berri hori Osasun Sailaren web atariaren bidez sartuko da, Osasun Karpeta Pertsonalaren atalean, eta bihartik aurrera egongo da martxan. Ostirala  azken eguna izango da Osasun Sailak ziurtagiria lortzeko berariaz gaitu zituen puntuetan.

COVID-19 ziurtagiria Cl@ve agiri digitalaren bidez zein Gobernuaren erregistroetan lortzeko aukera zabalik egongo da, aurretiko hitzordua eskatuta. Ziurtagiri digitalaren bidez ere aukera dago Osasun Karpeta pertsonalean zartzeko.

Online sistema berrira sartzeko, CIPNA zenbakiaren (Osasun Txartel Indibidualean edo OTIan agertzen dena) eta jaiotze-dataren bidez identifikatu behar da erabiltzailea. Horretarako, aldez aurretik telefono mugikorraren zenbaki bat eskatuko zaio. Zenbakia OTIaren datu-basean dagoenarekin bat badator, eskatzaileak egiaztapen-kode bat duen SMS bat jasoko du, eta kode horrek, sartu ondoren, Osasun Karpeta Pertsonalera sartzeko pasahitz bat sortzea ahalbidetuko du. Bide berri hori erabiltzeko, beharrezkoa da gutxienez 16 urte izatea eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren datu-basean agertzen diren datuak eguneratuta izatea.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!