Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak bilera izan dute gaur gabonetako jardueren inguruan zenbait arau eta gomendio ezartzeko asmoz. Talde txikietan biltzea eta herritarrek maskara erabiltzea eskatu dute, eta "arrisku handiko ekitaldi kolektiboak ez antolatzea" eskatu diete erakunde publiko eta pribatuei "jendetzak saihestea" helburu izanik, jarduera publiko horietan. Horiek dira laburbilduz Udal eta Foru agintariek luzatutako gomendioak.
Gaurko bileran izan dira Carlos Artundo Osasunbideko zuzendari nagusia, Juan Carlos Castillo NUKFko presidentea, Ander Oroz bigarren presidenteordea eta Maria Angeles Nuin Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendaria.
Honekin batera gabonetarako ekitaldiak antolatuko dituztenei eskatu diete "halakorik ez antolatzeko baldin eta oinarrizko osasun neurriak betetzeko baldintzarik ematen ez bada".
Honekin batera, horiek antolatzekotan, azpimarratu dute "prebentzio neurriak azpimarratzearen garrantzia".