Luis Azanza argazkilari iruindarra zendu da

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 15a, 10:54

Luis Azanza bere azken erakusketaren aurkezpenean, Youtubetik harturiko irudi batean.

Euskal Herriko zein Espainiako hainbat hedabidetan egin izan zuen lan, besteak beste, Euskaldunon Egunkarian.

Luis Azanza argazkilari iruindarrak atzo, asteartearekin, eman zuen azken hatsa, 60 urte zituela, minbiziak jota.

Berrogei urtez jardun zuen argazki-kazetaritzan, 20rekin hasi baitzen lanean, 80ko hamarkadaren hasieran. Hainbat hedabidetan egin izan zuen lan. Besteak beste, Euskaldunon Egunkaria, Deia eta El Pais berripaperetan, beti Nafarroatik mundura. Honatx, bere webgune pertsonalean, bere argazkirik onenen antologia bat

Argazkilari fina zen, ingurua erretratatzeko gaitasun berezikoa, eta fotografiatzen zituenekin zein lankideekin konektatzeko erraztasun handikoa. Tratuan, oso gizon atsegina zen, irribarrea beti ahoan.

Berta Bernate bikotekidearekin batera, Aloa Comunicación agentzia sortu zuen. Eta horren baitan, eta jada gaixo zelarik, azken hamar urteotan ilustrazioa landu zuen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!