Nafarroak aurre akordioa erdietsi du Estatuarekin, Hitzarmen Ekonomikoa eguneratzeko

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 14a, 13:35

Azken eguneraketa 2015. urtean izan zen eta 31 urtetan egiten den seigarrena izango da. 

Nafarroako Gobernua eta Espainiako Gobernua aurreakordio batera iritsi dira duela sei urte baino gehiagotik berritzen ez zen Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren Legea eguneratzeko. Administrazioen arteko adostasun horrek bermatuko luke Nafarroak luzaroan eskatutako helburu bat lortzea.

Foru agintaritzak azaldu duenez "irailean hasi ziren negoziaketa lanak". Aurreikusita dago Negoziazio Batzordea abenduaren 20an, astelehena, egitea, eta, aldez aurretik, batzorde horren Nafarroako ordezkaritza batzartuko da, aurre-akordioaren informazio guztia jaso eta haren edukia aztertu ahal izateko.

NFEBHLOko (LORAFNA) 45. artikuluak eta Foru Parlamentuko Araudiko 170. artikuluak adierazten duten bezala, honako mugarri hauek bete beharko dira Hitzarmenaren errebisioa gauzatu dadin:

1. Estatuko eta Nafarroako ordezkariek osatutako Negoziazio Batzordearen akordioa. Egun berean, Koordinazio Batzordea ere egingo da, beharrezko eta aldi bereko akordio batzuk onartzeko.

2. Nafarroako Gobernuaren Erabakia: Negoziazio Batzordeak izenpetutako Akordioa Nafarroako Parlamentura bidaltzea onesten duena.

3. Ministroen Batzordearen erabakia, Hitzarmen Ekonomikoaren Legea aldatzeko lege-aurreproiektuari buruzkoa. Espainiako Gorteetara bidaliko dute ondoren, irakurketa bakarreko lege gisa izapidetzeko.

4. Espainiako Gorte Nagusiek Hitzarmen Ekonomikoa aldatzeko Legea onartzea.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!