Harrera plana eta Bizikidetzarako estrategia hilabete honetan onartuko ditu gobernuak

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 14a, 13:07

Arrazakeriaren aurkako Foru Legea datorren urtean eztabaidatuko dutela iragarri du Eduardo Santos Migrazio Politiken eta Justiziaren kontseilariak.

Nafarroan "harrera, elkartasuna, bizikidetza, berdintasuna eta giza eskubideak" bermatzeko "dokumentu garrantzitsuak" izanen direla baieztatu du Eduardo Santos Migrazio Politiken eta Justiziaren kontseilariak. "Mugarik gabeko emozioak" kanpainaren aurkezpenean egin du iragarpena kontseilariak. Nafarrak elkarbizitzan engaiatzeko esperimentu soziala egin du departamentuak. koloretan.nafarroa.eus atarian ikusi daiteke. 

"Mugarik gabeko emozioak " komunikabideetan eta hainbat euskarritan egongo da urtarrilaren erdialdera arte; gainera, hezkuntzaren, kulturaren eta aisiaren alorretara bideratu nahi dute. 10 urtetik gorakoentzako unitate didaktiko bat landu dute, atarian dago eskuragarri eta "kolore-eskolak" izeneko proiektuaren bidez ikastetxeetara ere iritsiko da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!