Haurrentzako 18.000 txerto-dosi iritsi dira Nafarroara

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 13a, 14:57

Haurren txertoa. Iturria: Nafarroako Gobernua

Igandean 459 gaixo berri atzeman dituzte eta ez da aldaketarik izan ospitaleraturik daudenen kopuruan. 

Asteazkenean hasiko dira COVID-19aren aurkako haurrentzako txertoa jartzen Tafallan eta Donezteben, eta ostegunean Iruñean, Seminarioan. Gaur goizean heldu dira Nafarroara asteazkenetik aurrera, abenduak 15, jartzen hasiko diren 18.000 txerto pediatrikoak. 2012, 2011 eta 2010ean (11, 10 eta 9 urte) jaiotakoekin hasiko dira, eta adin-tarteen arabera pixkanaka jaitsiko dira, 5 urtekoengana iritsi arte.

Egungo datuei dagokienez Nafarroak COVID-19ak eragindako 459 infekzio-kasu berri atzeman zituen igandean, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako datuen arabera. 2.940 proba egin ondoren, % 15,6koa da positibotasun tasa, eta pandemia hasi zenetik positibo gehien pilatu dituen astea izan da aurrekoa. Atzokoan, larunbatean baino egunean baino 170 kasu gutxiago zenbatu zituzten, eta duela 7 eguneko 435 kasuen eta duela 14 eguneko 202 kasuen gainetik daude. Astea kasuen %31ko gorakadarekin amaitu da.

137 pertsona daude ospitaleratuta, larunbatean baino 3 gutxiago, horietatik 22 ZIUn, bi gutxiago. 9 ospitaleratze berri izan ziren igandean, 2 ZIUn, eta heriotza bat jakinarazi zuten. Osasun Ministerioak emandako azken datuen arabera, bost ZIU ohetik batean covid pazienteak daude. Gaixotasun hori duten pazienteek okupatzen dituzten ohe guztien ehunekoa % 5,53ra jaitsi da.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!