Ebrok Tutera ito du. Azken bi hamarkadatako uholderik handienak Erriberako hiriburuko 20 kale urperatu ditu. Ebroren urak dagoeneko jaisten hasi dira. Baina txikizio handiak utzi dituzte gibelean. Castejonen, konparaziora, urak 7,95 metroko alttuera hartu du. San Adriango alkateak egoera kaotikotzat jo du eta Faltzesen, mota berriek eta herritarren auzolanak kalte handiagoak eragotzi dituzte.
Nafarroako Exekutiboak hondamendi natural eremu izendapena eskatuko dio Espainiako Gobernuari. Atzo MAria TXibite lehendakaria eta Grande Marlaska ministroa San Adrianen izan ziren. Txibite lehendakariak esan du Nafarroak uholdeekin bizitzen ikasi beharko duela, datozen urteotan halako gertakari naturalak gehiagotan izanen direlako. Eta horren aitzinean gakoa kalteak nola gutxitu aztertzea eta ikastea dela esan zuen. MArlaskaren arabera, dagoeneko "konpontze lanetan" hasiak dira.