Datorren urtarrilaren 29an jokatu du bere azken pilota partida profesionala Oinatz Bengoetxeak.Leitzako 37 urteko pilotariak hainbat partida jokatuko ditu frontoi nagusietan, eta esan bezala, urtarrilaren amaieran emango dio amaiera bere kirol ibilbide arrakastatsuari, Iruñeko Labriten.
Bere joko azkar, alai eta ikusgarriak garaipen handiak ekartzeaz gain, pilotazaleek gehien maite duten pilotarietako bat bihurtu dute. Bere jarraitzaileek agur esateko aukera izango dute frontoi hauetan:
- 12/26 Bizkaia Frontoia (Bilbao)
- 01/02 Ogueta (Gasteiz)
- 01/16 Atano III (Donostia)
- 01/24 Beotibar (Tolosa)
- 01/29 Labrit (Iruñea)
Tartean honako txapelak lortu ditu:
- Eskuz banakakoa: 2008, 2017
- Lau t'erdikoa: 2016
- Eskuz binakakoa: 2015
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!