Erietxeetan oraingoz presioa ez da neurri berean handitzen ari. Atzo 88 lagun zeuden ospitaleraturik, horietatik 14 zainketa intentsiboetako unitateetan. ZIUetan dauden 14 lagun horietatik %70 txertatu gabeak dira. Proportzio hori baloratzeko tenorean ezin ahantzi daiteke populazio txertagarriaren %9 besterik ez dela geratzen txertorik jaso gabe.