Asmoak baino, egitateak izanen direla nabarmendu du koalizioak, Nafarroako Parlamentuan egindako prentsaurrekoan. Zuzenketak aurrera aterako dira eta aurrekontuetarako akordioaren ondotik. 80 zuzenketa propio prestatu ditu Geroa Baik, 30, berriz, beste taldeekin adostutakoa dira. Akordioa eta elkarrizketa namarmendu ditu koalizioak: "Kontuetan parte hartzeko bestelako erak daudela erakutsi dugu".
Tokiko administrazioak indartu nahi ditu koalizioak zuzenketen bitartez, bultzada demografikoa areagotzera 240.000 euro bideratuko ditu 250 biztanletik beherako 400 herriei zudendutako plan pilotu baten bitartez, ekonomia zirkularreko institutua sortu nahi dute eta euskararen alorrean aurreko urteko inbertsioa egonkortu.
Zerga sistemaren erreformaren legeari dagokionez, berriz, PSN eta Ahal Dugurekin egindako akordioetako bat nabarmendu dute. Ogasunaren oniritziarekin dagoeneko, enpresen zergen 0.7 entitate sozialetara bideratzeko aukera zabalduko dute zuzenketek.
Abenduaren 23an onartuko ditu parlamentuak datorren urteko kontuak zehaztu dituzten legeak.