60 eta 69 urte bitarteko herritarrek eta langile sozio-sanitarioek bihartik aurrera jasoko dute hirugarren dosia

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 1a, 07:35

  • Sarri Seminarioa txertaketa gune handi moduan zabalduko dute. Bitartean, FOREMen, Ermitagañan eta Oliveto Kondea plazan jarriko dituzte txertoak.
  • Gaur hasiko dira hitzorduak lotzeko SMSak bidaltzen.

Osasun Departamentuak aste honetan hasiko du COVID-19aren aurkako txertaketa-prozesuaren fase berri bat, eta ostegun honetatik, hilak 2, hasiko da hirugarren dosia ematen 60-69 urte bitarteko taldeari eta zentro soziosanitarioetako langileei (adinekoen, desgaitasunen eta osasun mentalaren zentroak). Gaurtik aurrera, talde horretako 72.000 kide baino gehiagori (gaur egun, 65.000 pertsona 60-69 urte bitartekoak eta 7.400 pertsona soziosanitario) SMSak bidaltzen hasiko dira, eta laster osasun-langileak eta, abenduan, 5 eta 11 urte bitarteko haurrak gehituko zaizkie. Gainera, 70 urtetik gorakoen txertoak aurrera jarraitzen du, Nafarroan taldearen % 77,7ra iritsi baita, eta lehen tokian dago erkidegoen artean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!