Sarketarekin egindako erasoak 25 izan dira, aurreko urtean baino %78 gehiago.Indarkeria sexualaren biktimen erdiek 17 urte baino gutxiago zituzten. Adituen arabera, Nafarroako Berdintasun Institutuaren datuok izotz-mendiaren punta besterik ez dira; izan ere, eraso guztien %30 besterik ez da salatzen.
Joan den urteko datuekin alderaketa egiteko tenorean, ezin atzendu daiteke koronabirusaren eta konfinamenduaren karietara interakzio soziala murritzagoa izan zela. Nolanahi ere, Nafarroako Berdintasun Institutuaren arabera, 2015etik salaketak gora egiten ari dira. Urte hartan 1.080 izan ziren. Eta aurten, arestian aipatu bezala, urteko lehen bederatzi hilabeteetan 1.213 izan dira.