Abenduan hasiko dira Berriozarko lotunearen obra-lanak

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 24a, 16:42

iriza kontseilaria eta Raul Maiza Berriozarko alkatea abendu erdialdetik aurrera eraberrituko den gunean. Iturria: Nafarroako Gobernua

Lurralde Kohesiorako kontseilaritzak 1.214.342,27 euroan esleitu dizkio, Obras Especiales Edificación e Infrastructuras SAU enpresari. 

Berriozarko lotuneko obrak abenduaren erdialdean hasiko dira, 40.000 ibilgailu igarotzen diren eremuaern segurtasuna hobetzeko. Lurralde Kohesiorako Sailak, Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Obras Especiales Edificación e Infraestructuras SAU enpresari esleitu dizkio lanak, 1.214.342,27 euroan (BEZa barne).

Aurreikusten dute semaforoz erregulatutako biribilgune bat egitea eta hirugarren errei batekin handitzea PA-30eko irteera, barruko mugimenduak errazteko eta edukiera handitzeko. Esku-hartzeak, gainera, ondoko Artiberri-Nuevo Artica biribilgunean semaforoa jartzea eta bi elkarguneen arteko tartea aldatzea aurreikusten du, baita Berriozarko biribilgunearen eta PA-34koaren arteko lotunea ere.

Berriozarko korapiloa Nafarroako garrantzitsuenetakoa da trafikoari dagokionez, esan bezala egunean 40.000 ibilgailu baino gehiago erregistratzen baititu. Iruñerriko trafikoarentzako berebiziko garrantzia duten bi bideen elkargunea da: iparraldeko erronda (PA-30) eta Gipuzkoa etorbidea, Berriozarreko sarrera nagusia eta Iruñeko irteeretako bat. Gaur egun, zirkulazioaren kalitatean arazoak ditu, eta pilaketa handiak izaten dira puntako orduetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!