Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataforma pozik azaldu da, 14 urteko borrokaren ostean ezugutu ahal izan delako eliza katolikoak bere izenean jarritako 3.000 ondasun baino gehiago. Orain, erregistro horien atzean zer dagoen ere zehaztu nahi dute; izen bakoitzaren atzean ondasun ezberdinak egon daitezkelako. “Muskildako ermita bere izenan jarri dute, bainan ermitarekin batera datoz, plaza bat eta pare bat lursail” azaldu du Andres Valentinek, plataformako kideak, “Horrelako hamaika kasu izanen dira Nafarroa osoan”. Nafarroako Unibertsitate Publikoarne laguntzaz, inmatrikulatutakoak zenbat diren komunalak eta publikoak zehatzu nahi dute, salaketa jarri eta hauek berreskuratzeko. Espainiako Gobernuari eskatu diote bere konpromisoak betetzeko eta behar diren lege-aldaketak egiteko, ondasun horiek berreskuratzea errazteko.