VW-en Landabengo lantegia bi astez itxiko dute

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 24a, 13:40

Hala jakinarazi dio lantegiko zuzendaritzak enpresa-batzordeari bilera batean, eta iragarri du ez dela lanik egingo azaroaren 26tik (ostirala) abenduaren 13ra (astelehena).

Nafarroako Volkswagenek asteazken goizean baieztatu du ez duela autorik ekoitziko datozen bi asteetan, hornidura faltagatik. Zehazki ostiral honetatik, azaroaren 26tik abenduaren 13ra bitarte itxi egingo du lantegiak.

Albistea, Nafarroako Volkswageneko langileentzako enegarren kolpea izan da, baita industriarentzat. Automobilgintzaren sektoreari eragiten dion erdieroaleen gabeziak baldintzatu du berriz ere Landabengo plantaren egunerokoa. Gainera, langileak atzerapen larriak izaten ari dira langabezia-prestazioa kobratzeko, Enpleguaren Zerbitzu Publikoaren kudeaketa-arazoen ondorioz.

Sindikatuek langileriari dagokion ordainsarietako bat aurreratzea planteatu dio enpresari, zenbait langilek dituzten zailtasun ekonomikoei aurre egiteko gaitasuna izan dezaten; izan ere, langile horiei langabezia-egunak deskontatzen baitzaizkie eta ez baitute inolako prestaziorik jasotzen.

Azken asteetan, autoen klimatizazio-sistemari eragiten dioten erdieroaleez gain, enpresak beste pieza batzuen bidalketen atzerapena salatu du, hala nola T-Cross maletategiaren erretilua, une honetan Landabengo lantegian arrakasta handiena duen modeloa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!