Javier Remirez: "ETB3ren inguruan egia ez diren astakeriak esaten ari dira"

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 24a, 11:17
Javier Remirez Nafarroako lehendakariordea. Argazkia: Nafarroako Gobernua

Javier Remirez lehendakariordeak gogorarazi du UPNko Miguel Sanzek 2009an sinatutako akordio bati esker ikus daitekela egun ETB1 Nafarroan.

EITBren haurrentzako kanala lurreko telebista deigitalaren bitartez jada ikusgai da foru erkidegoko hainbat eskualdetan: Iruñea, Lizarra, Tafalla, Zangoza eta Tuteran hain zuzen ere. Baina ez dago ikusterik Mendialde osoan. Eremu euskaldunean ezin dela ikusi ekarri du gogora Javier Remirez presidenteordeak, ET3ren inguruan galdetua izan denean. "Proposamena guztiz logikoa da", argudiatu du. Nafarroako Gobernua bide horretan lanean ari zela azaldu du Remirezek. 

Madrilgo lehendakari Isabel Diaz Ayusok edota UPNko diputatu Sergio Sayasek Nafarroaren aurka egiteko kritikak egin dituztela deitoratu du lehendakariordeak. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!