Greba orokor baten atarian garen honetan, sindikatuak eta gizarte eragileak kalera ateratzeko premia larria dagoela ikusten dute. Estatu eta Nafarroako aurrekontuak onartuko dira aurki eta hauek europatik etorriko diren funtsekin baldintzatuta datoz. Pentsioak eta lan baldintzak kolokan, abenduaren batean kalera aterako dira.
Bizi eta lan duinen alde, hain justu 2020ko urtarrileko greban oinarri izan ziren aldarrikapenak aterako dituzte berriz ere kalera, ELA, LAB, Steilas, CGT, EHNE sindikatuek, bainan baita, Los Lunes al Sol, Ernai, Pentsionistak Martxan edo ta Euskal Herriko Eskubide sozialen karta ekimenak.