EH Bilduk Pedro Sanchezen aurrekontuen alde bozkatuko du, bigarren urtez jarraian. Hala jakinarazi zuen atzo koalizio independentistak, mahai politikoaren bileraren ondotik.
EH Bilduk Espainniako Aurrekontu Nagusiak sustengatzearen lortu dituenen artean daude ezkutu sozialeko legea behin betirako izatea, ordezko etxebizitzarik gabeko etxe kaleratzeak bertan behera uztea eta amiantoaren biktimentzako kalte ordainetarako 25 milioi euro. Nafarroari dagokionez, lorpen nagusiak bi dira: 500.000 euro Lesakako saihesbiderako eta ETB3 Nafarroa Garai osoan ikusi ahal izatea.
EITBren haurrentzako kanala lurreko telebista deigitalaren bitartez jada ikusgai da foru erkidegoko hainbat eskualdetan: Iruñea, Lizarra, Tafalla, Zangoza eta Tuteran hain zuzen ere. Baina ez dago ikusterik Mendialde osoan. Javier Remirez lehendakariordeak egoeraren laburpena egin du txio sorta honetan, betiere nabarmenduz bere garaian Patxi Lopez eta Miguel Sanz lehendakariek sinaturiko akordio baten bitartez iritsi zela ETB3 Iruñerrira.
Sobre la captación de ETB3 - canal de contenido infantil en euskera - en Navarra creo positivo dar alguna información que aclare algunas inexactitudes que he leído
— Javier Remírez (@javierremirez) November 22, 2021
Pequeño hilo ????
Pedro Sanchezen gobernuaren eta EH Bilduren akordioaren aitzinean, Navarra Sumako eta UPNko diputatu Sergio Sayas guztiz aztoraturik azaldu zen atzo Espainiako Kongresuan. ETB3ren bitartez nazionalismoa eraikitzeko burmuinak 'reseteatu’, berrabiarazi nahi dituztela salatu zuen.
Ikusi bideoa hemen:
Ni Sánchez ni Bildu podrán con la voluntad de los navarros.
— Sergio Sayas (@sergiosayas) November 22, 2021
Navarra es y seguirá siendo Navarra y España.
No cuenten con los navarros para sus nauseabundos pactos. pic.twitter.com/Ehrc3atLIe